Joan den zapatuan, Leintz Gatzagako bolatokian, Gipuzkoako 51.hiru txirlo bola joko txapelketako seigarren jaurtialdia jokatu genuen. 64 bolarik hartu zuten parte, eta, Boni Plaza (Lastur) izan zen garaile zazpi txirlo jota.
Bigarren sailkatua, Jesus Agirre (Udala) izan zen, sei txirlorekin; hirugarren sailkatua, Jose Antonio Nuñez (San Andres) bost txirlorekin; laugarren sailkatua Ganix Rodriguez (Asola-Berri) bost txirlorekin; bosgarren sailkatua Juan Luis Rodriguez (Asola-Berri) bost txirlorekin, eta seigarren sailkatua, Gotzon Uranga (Lastur) lau txirlorekin.


Zazpigarren jaurtialdia Eibarren izango da, Asola-Berriko bolatokian, maiatzaren 14an, 17:00etan.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.