Oier Ugarteburuk irabazi du Azpeitiko txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2022ko apirilaren 5a

51. Gipuzkoako Hiru-txirlo bola-txapelketa aurrera doa eta oraingoan Azpeitin, Garmendipen jokatu zuten 78 jokalarik. Oier Ugarteburu nagusitu zen bederatzi txirlo jota, eta haren atzetik geratu ziren Gorka Etxaniz eta Sebas Arantzabal elgetarra. Hurrengo saioa, Elgetan izango dugu; ostiral gauean 23:00etan eta larunbatean, 17:00etan.

Hona hemen Azpeitiko sailkapena:

  • - Oier Ugarteburu (Asola-Berri, Eibar): 9 txirlo
  • - Gorka Etxaniz (Floreaga, Azkoiti): 8 txirlo
  • - Sebas Arantzabal (Elgeta): 7 txirlo
  • - Garikoitz Rodriguez (Asola-Berri, Eibar): 6 txirlo
  • - Bittor Astigarraga (Asola-Berri, Eibar): 6 txirlo
  • - Gartzi Gorosabel (Udala, Eskoriatza): 6 txirlo

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak