Hasi da Gipuzkoako 51. Hiru-txirlo bola-joko txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2022ko mar. 28a, 15:38

Pasa del larunbatean jokatu genuen Gipuzkoako 51. Hiru-txirlo bola-joko txapelketako lehenengo jaurtiketa, 66 bolarik parte hartuz. Lurzorua espero zen zailtasunarekin aurkitu genuen eta etxean jokatu zuen Unai Loiola gailendu zen 6 (3-3-0) txirlo botata.

Hona hemen sailkapena:

  • 1- Unai Loiola (San Migel elkartea, Elgoibar): 6 txirlo
  • 2- Iñaki Gojenola (Asola-Berri elkartea, Eibar): 5 txirlo
  • 3- Fidel Madariaga (Elgeta): 4 txirlo
  • 4- Garikoitz Rodriguez (Asola-Berri elkartea, Eibar): 4 txirlo
  • 5- Gorka Etxaniz (Floreaga elkartea): 3 txirlo
  • 6- Jose Luis Gorosabel (Udala elkartea): 3 txirlo

Bideoan Unai Loiolaren bigarren jaurtiketa ikus daiteke, dotorea benetan.

Zapatuan Azpeitian

Datorren larunbatean, apirilaren 2an, Azpeitiko Garmendipe bolatokian izango dugu hitzordua. Animatu eta etorri gure kirol zahar hau ezagutzera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak