Larunbatean, Ziortza-Bolibarren kokatuta dagoen Iruzubietako bolatokian burutu genuen Euskal Herriko hiru txirlo lehendakari txapelketaren kanporaketa, eta Eibarko Asola Berri elkarteko Alex Campos izan zen garaile. Bigarren Mx3t klubeko Boni Plaza Markina-Xemeindarra eta hirugarren sailkatua, Bergaran bizi den Olaitz Rodrigez eibartarra, hau ere Asola Berri elkartekoa. Aipamen berezia egin beharra daukagu emakumeek lehenengoko postuetan hartu duten presentziarekin. Gaur egun esan ahal dugu hiru txirlo bola joko modalitatean berdintasuna lortu dugula.