Eneko Agirretxe errezildarra nagusitu da lehen jaurtialdian

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2020ko mar. 10a, 08:33
Datorren larunbateko jaurtialdia Azpeitiko Garmendipe bolatokian jokatuko da. Animatu eta hartu parte gure kirol zaharrean.
Pasa den larunbatean hasi zen 51. Gipuzkoako hiru txirlo bola joko txapelketa, 70 bolarik parte hartu zutelarik. Txirlo gehien bota zituena Azkoitiko Floreaga taldeko kidea den Eneko Agirretxe Errezildarra izan zen, sei txirlorekin. Bigarrena, talde berdineko Gorka Etxaniz Azkoitiarra bostekin, eta hirugarrena Lastur taldean ari den Mateo Guenaga Markina-Xemeindarra. Honek ere 5 bota zituen.

Azkoitiarrek hasiera borobila eman diote txapelketari. Datorren larunbateko jaurtialdia Azpeitiko Garmendipe bolatokian jokatuko da, 17:00etan. Animatu eta hartu parte gure kirol zaharrean.

Argazkian Eneko Agirretxe errezildarra bola jokoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak