2.020. urteko lehengoko txapelketa ate joka daukagu. Larunbat honetan emango diogu hasiera Gipuzkoako 51. hiru txirlo bola joko txapelketari. Elgoibarko Aiastia auzoko San Migel bolatokian izango da. Hitzordua, beti bezela, 17.00etan izango da, eta ordubete aurretik bola probatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Aurtengo berrikuntza, Leintz Gatzagako bolatokia da. Lehenengoz hartuko du parte Gipuzkoako txapelketan. Hortaz, hamar bolatoki izango dira, guztira.
Final Eguna Azkoitiko Floreaga auzoko bolatokian jokatuko da, maiatzaren 30ean.
Ekainaren 6an, berriz, Lehendakari txapelketa jokatuko da Soraluzeko San Andres bolatokian, 11.00etan. Ondoren, Txurrukako jatetxean bazkaria izango dugu. Bertan emango diogu amaiera txapelketari eta sariak banatuko ditugu. Bi bolari ere omenduko ditugu.
Besterik gabe, bolatokietan ikusiko dugu elkar.
Mikel Urkia Zuloaga
Euskal Herriko hiru txirlo bola joko modalitateko buruzagia.