Larunbatean bolo txapelketa jokatuko da, Barinagan

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2020ko urtarrilaren 15a

Izen-emotea 5 euro da, baina ordaindu gabe parte hartzea ere posible litzake sarietara eskubiderik izan gabe. Animatu!

Urte berri on bolazale! 2.020. urtean sartu berri gara eta dagoeneko badugu txapelketa bat ate joka.

Markina Xemeingo Barinaga auzoan San Anton jaien barruan MX3T taldekoek Hiru txirlo bola joko txapelketa antolatu dute larunbat honetarako. Animatu eta parte hartu.

Tiraldiak 16:30ean hasiko dira eta txapelketa 17:30ak inguruan.

Sariak
1. postua: 80 euro eta Plaza Anaiak' emandako txapela.
2. postua: 60 euro eta Santamañeko gazta bat.
3. postua: 40 euro eta Meabeko kopeta bat.
4. postua: 20 euro eta botila bat ardo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak