Sebastian Aranzabal eta Sergio Rodrigez saritu zituzten Leintz Gatzagako botaldian

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2019ko abe. 18a, 08:19
45 bolarik hartu zuten parte domekan jokatutako botaldian, eta sei txirlo jota Elgetako Sebas Aranzabal izan zen nagusi eguneko botaldian. Jokatu diren lau botaldi bereziak kontuan hartuta, berriz, Sergio Rodrigez eibartarra izan da lehen sailkatua, 22 txirlo jota.
Heldu da urteari agur esaten dion botaldia, Leintz Gatzagakoa. 45 bolarik jardun zuten eta Elgetako Sebastian Aranzabal izan zan onena, sei txirlo botata.
Jardunaldi horretan, bestalde, botaldi berezien laugarren eta azken jaurtialdiak burutu ziren, eta Eibarko Sergio Rodrigez nagusitu zen 22 txirlo jota. 500 euroko saria jaso zuen.

Sari horiek, Eibarko Udalak, Itziarko Auzo Udalak eta Leintz Gatzagako Udalak eskainitako donazioei esker burutu ahal izan dira.

Besterik gabe, milesker urte hau borobiltzen lagundu duzuen bolari, udal, federazio, komunikabide, laguntzaile eta gainontzeko danei.

Leinz Gatzagako jaurtialdiko sailkapena

SEBASTIAN ARANZABAL “ELGETA”                     (….. ELGETA…koa)

..... 6.... Txirlorekin

IMANOL OSORO “ELGOIBAR”                         (….. SAN MIGEL…koa)

.....  6 ... Txirlorekin

SERGIO RODRIGEZ “EIBAR”                              (..ASOLA BERRI…koa)

..... 6 .... Txirlorekin

GARIKOITZ RODRIGEZ “EIBAR”                  (….ASOLA BERRI…koa)

..... 5 .... Txirlorekin

MATEO GUENAGA “MARKINA XEMEIN”                  (…..MX3T…koa)

..... 5.... Txirlorekin

JOSE ANTONIO NUÑEZ “SORALUZE”               (..SAN ANDRES  …koa)

 ....  5.... Txirlorekin


Botaldi berezietako sailkapena

SERGIO RODRIGEZ     EIBAR                          (..ASOLA BERRI…koa)

.....22 .... xirlorekin

MATEO GUENAGA   MARKINA XEMEIN                  (…..MX3T…koa)

.... 18... Txirlorekin

GARIKOITZ RODRIGEZ   EIBAR                  (….ASOLA BERRI…koa)

..... 16... Txirlorekin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak