Gipuzkoako bolo txapelketa berezia, domekan, Leintz Gatzagan

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2019ko abe. 12a, 17:37

Txapelketa bukatu eta gero bertako elkartean lagun arteko baba-jan bazkaria izango dugu, urteari agurra emateko.

Igande honetan burutuko da Gipuzkoako 50. txapelketaren bukaerako botaldia Leintz Gatzagako bolatokian. Lau bolatokitan jokatu dira jardunaldiak: Aretxabaletan martxoaren 2an, Lasturren maiatzaren 18an, Elgoibarko San Miguelen irailaren 21ean eta azken, igandean, Leintz-Gatzagan. Botaldia 11:00etan hasiko da, eta ordubete lehenago hasiko dira jaurtialdiak.

Hiru sari potolo daude; 500 , 300 eta 150 euro, hain zuzen ere. Sari horiek lau botaldietan txirlo gehien jotzen dituztenek eskuratuko dituzte.

Leintz Gatzagako botaldian, bestalde, beste sei sari banatuko dira: 65 euro, 50 euro, 35 euro, 20 euro, 10 euro eta Baskaran gazta erdi bat.

Txapelketa bukatu eta gero bertako elkartean lagun arteko baba-jan bazkaria izango dugu, urteari agurra emateko. Badakizue, animatu eta parte hartu bertan eguneko lehenengoko seirek ere sariak dituzte-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak