Gipuzkoako bolo txapelketa berezia, domekan, Leintz Gatzagan

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2019ko abenduaren 12a

Txapelketa bukatu eta gero bertako elkartean lagun arteko baba-jan bazkaria izango dugu, urteari agurra emateko.

Igande honetan burutuko da Gipuzkoako 50. txapelketaren bukaerako botaldia Leintz Gatzagako bolatokian. Lau bolatokitan jokatu dira jardunaldiak: Aretxabaletan martxoaren 2an, Lasturren maiatzaren 18an, Elgoibarko San Miguelen irailaren 21ean eta azken, igandean, Leintz-Gatzagan. Botaldia 11:00etan hasiko da, eta ordubete lehenago hasiko dira jaurtialdiak.

Txirlo gehien jotzen dituzten hiru bolariek sari potoloak jasoko dituzte; 500 , 300 eta 150 euro, hain zuzen ere.

Txapelketa bukatu eta gero bertako elkartean lagun arteko baba-jan bazkaria izango dugu, urteari agurra emateko.

Badakizue, animatu eta parte hartu bertan eguneko lehenengoko seirek ere sariak dituzte-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak