23 txirlo botata Xabier Loiola da 2019ko txapelduna

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2019ko aza. 18a, 22:57
Larunbatean, euriak etenik izan ez zuen egun horretan, Markina Xemeingo Uhagon bolatokian burutu genuen final handia, 69 bolarik parte hartuz, kopuru edarra. MX3T-koek kluba sortu berri dutela-eta, familiarteko bazkariarekin ekin zioten egunari, bolatokiari izena ematen dion Kulturguneko tabernan bertan.
Azkeneko jaurtialdia Lastur taldeko Joseba Lazkano itziartarrak bereganatu zuen, zazpi txirlo botaz. MX3T taldeko hiru Markina Xemeindarrek aurreneko sei postuetan kokatzea lortu zuten, eta San Migelekoek berriz ere presentzia izan zuten bertan, bi bolarirekin.

Horietako bat, Xabier Loiola izan zen, sei txirlokin, merezimendu osoz 2019ko txapeldun sailkatuz, guztira 23 txirlo botata. Marka edarra.

Asola Berri taldeko Sonia Gomez eibartarrak jantzi zuen txapela emakumeetan.

Beste sailkapen batzuk

Parrekoak eginda erabaki ziren eta ondoren sari banaketak egiteko eta euriak etenik ematen ez zuenez kulturguneko oholtza erabili genuen. Esker berezia laguntzaile guztieri; Eibar, Elgoibar, Deba, Azkoitia, Azpeitia, Soraluze, Arrasate, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga, Markina Xemein eta Ziortza Bolibarko udalei garaikurrengaitik, baita AVIA-ri ere. Eta Egia Trofeoak-eko Unai Salazarri aipamen berezi bat, garaikurrekin egiten ari den esfortzuagaitik kategoriakoak izaten ari dira-eta. Jaurtialdi guztietarako sariak emon dituzten Solera Eibarresa eta Larruz Gaztak-i zuen ekarpenengaitik. Egunari bukaera, saritu guztien argazki batekin eman genion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak