Larunbatean, eguraldi txarrari aurre eginez, 61 bolari batu ziren Elgoibarko San Pedroko bolatokian.
San Migelkoek izaten dute prestaketaren ardura eta beraien botatzeko erara jarri zuten. Sailkapena ikustea besterik ez dago lehenengoko sei sailkatuetatik bost San Migelekoak izan baitziren. Txapelduna Angel Ibarluzea izan zen eta pilatutako txirloei esker Gipuzkoako bolari onenaren saria ia-ia eskuetan dauka. Gipuzkoako txapelketako txirloak eta EH-ko txapelketakoak batuta izaten da: 44+10=54.
Xabier Loiolak ere tartea handitzea lortu zuen, hiru txirlo joaz. Bolatoki baten faltan, ia-ia txapela beregain dauka elgoibartarrak, baina dena Markina Xemeingo "Uhagon"-eko bolatokian erabakiko da azaroaren 16an, 17.00etatik aurrera. Animatu.