Zapatuan ospatuko dugu Bolari Eguna, Elgoibarren

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2019ko mai. 27a, 16:49

Pasa den larunbatean Elgetan jokatutako azken botaldian Bergarako Beñat Villar (13 urte) izan zen nagusi 7 txirlo botata, eta Eibarko Bittor Astigarragari parrekoetan irabaziz. Bestalde, une hunkigarriak bizi izan genituen Ganixen eta Angelen artean zegoelako txapela.

Eibartarrak ezin izan zuen txirlorik bota eta elgoibarkoak azkeneko bolan sartutako hirukoari esker bereganatu zuen txapela, guztira 43 txirlo bota dituelarik.

Elgetako argazkiak hemen

Datorren larunbatean, Elgoibarko San Migelko bolatokian jokatuko da lehendakari txapelketa. Gipuzkoako txapelketako lehenengo 64 bolariek hartuko dute parte.
Kanporaketetara izango da. Sailkapeneko lehenengoa 64.aren kontra, bigarren sailkatua 63.aren kontra, hirugarrena 62.aren kontra... eta horrela txapeldun bat izendatu arte. Gero bazkaria egingo dugu San Pedroko jatetxean eta hiru bolari omenduko ditugu egindako ibilbideagatik. Bolari horiek dira Jesus Mari Azpiazu Txorti, Joxe Mari Azpiazi Santa eta Julian Loiola.  Jaia Eibarko BIG ION musikariak girotuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak