Elgetako bolari taldeko Iker Arizmendiarrieta markinarra nagusi San Pedron

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2019ko mar. 25a, 17:54

Larunbatian Elgoibarko San Pedron hasi zan txapelketia ta hamen behin behineko sailkapen orokorra. Hurrengo botaldixa, Bergaran izango da martxoaren 30ean, 17.00etan.

Jokatu da Gipuzkoako 50. hiru txirlo bola joko txapelketako lehen botaldia. 72 bolarik hartu zuten parte, eta Elgeta taldeko Iker Arizmendiarieta markinarra nagusitu zen zazpi txirlo jota. San Migelko Angel Ibarluzea elgoibartarrak bigarren egin zuen sei txirlo jota eta txirlo kopuru berdinarekin hirugarren egin zuen Floreaga taldeko Josu Muñoz azkoitiarrak.

  1. Iker Arizmendiarrieta markinarra (Elgeta taldea) 7 txirlo
  2. Angel Ibarluzea elgoibartarra (San Migel taldea) 6 txirlo
  3. Jose Muñoz azkoitiarra (Floreaga taldea) 6 txirlo
  4. Ganix Rodrigez eibartarra (Asola Berri taldea) 6 txirlo
  5. Mikel Almorza bergararra (San Joxepe taldea) 5 txirlo
  6. Fidel Madariaga mallabiarra (San Joxepe taldea) 5 txirlo

Hurrengo jaurtialdia Bergarako San Joxepe bolatokian izango da martxoaren 30ean, 17:00etan.

Argazkian Iker Arizmendiarrieta txapelketan. (iturria: Mikel Urkia)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak