43 bolari Aretxabaletako botaldi berezian

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2019ko martxoaren 20a

Bittor Astigarraga eibartarra nagusitu da sei txirlo jota. Elgetako Sebastian Arantzabalek bigarren egin du, eta Sergio Rodrigez eibartarrak hirugarren.

Jaurtialdi berezi bat jokatu da Aretxabaletan eta 43 bolarik parte hartu eta gero holan geratu da sailkapena:

  1. Bittor Astigarraga -Eibartarra- (Asola Berri elkartekoa) 6 txirlorekin.
  2. Sebastian Aranzabal -Elgetarra- (Elgeta klubekoa) 5 txirlorekin
  3. Sergio Rodrigez -Eibartarra- (Asola Berri elkartekoa) 3 txirlorekin.
Bestalde, Inaxio Corres 3 txirlorekin izan da "Uratz alde" elkartetik txirlo gehixen bota dittuna.

Hurrengo botaldixa martxoaren 23an izango da Elgoibarko San Pedron, 17.00etan.

Argazkiak hemen (Mikel Urkia)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak