Jardunaldi baten faltan Sebastian Arantzabal laugarren Euskal herriko 29. hiru txirlo txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2018ko aza. 12a, 10:24

Zapatuan Barinagan egin zuten txapelketako azken aurreko jaurtialdia. Hilaren 17an Elgoibarko San Migel auzoan erabakiko da 2018ko Euskal Herriko bolari onenak nortzuk diren.

Jaurtialdi baten faltan San Migel taldeko Anjel Ibarluzea doa gizonezkoen sailkapenean aurretik 19 txirlo jota. Emakumeetan MX3T taldeko Olatz Jimenez doa aurretik 9 txirlo jota. Estu dago txapelketa eta emaitza horiek buelta eman dezakete azken jardunaldian. Sebastian Arantzabal, esaterako, laugarren doa, 16 txirlo jota.

Elgoibarko San Migel auzoko jardunaldia 17:00etan hasiko da. Aurretik probarako jaurtialdia egingo dute, 16:15ean.

Barinagako saioko argazkiak eta sailkapena hemen.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak