Iruzubietako Mateo Guenaga nagusitu zen zazpi txirlo jota, San Migel-ko Angel Ibarluzeak egin zuen bigarren zazpi jota, eta Elgetako Sebas Arantzabal sailkatu zen hirugarren sei txirlo jota. Emakumeetan Olatz Jimenez doa sailkapenean aurretik hiru txirlo jota.
Bolari kopuru polita elkartu zen zapatuan Bergarako San Joxepe bolatokian Euskal Herriko hiru txirlo txapelketako bigarren jardunaldia jokatzeko. Sailkapen orokorrean San Migel A taldeko Unai Loiola doa aurretik, 14 txirlo jota. Emakumeetan Olatz Jimenez doa lehenengo zortzi txirlo jota. Bergarako jardunaldia hiru jo zituen.
Nagusien sailkapenean Iruzubietako Mateo Guenaga doa lehenengo hamahiru txirlo jota; gazteetan, Unai Zelaiak bederatzi txirlo jo ditu; alebinetan Kepa Rodriguezek bi txirlo jo ditu; eta benjaminetan Josu Urkiak bi txirlo jo ditu. Bikotekako txapelketan Elgeta taldeko Gorka Bereziartua eta Sebas Arantzabal daude lehenengo 21 txirlo jota.
Markina Xemeingo Barinagan jokatuko dugu Euskal Herriko txapelketako hirugarren jardunaldia, azaroaren 10ean. Tiraldia 17:00etan hasiko da.
Tiraldiko argazkiak hemen.