65 bolari elkartu ziren zapatuan Iruzubietan jokatutako Euskal Herriko txapelketako lehen jardunaldian. Markina Xemeingo 3 Txirlo taldeko Olatz Jimenez nagusitu zen. Bigarren egin zuen Garmendipeko Garikoitz Caballerok eta hirugarren San Migelko Unai Loiolak. Denek ere zortzi txirlo jota. Laugarren eta bosgarren Iruzubietako Antonio Ibarluzeak eta Udai Zelaiak egin zuten, biak zazpi txirlorekin. Seigarren San Migelko Anjel Ibarluzea izan zen, zazpi txirlorekin.
Hurrengo zapatuan, hilak 27, Bergarako San Joxepe bolatokian izango da bigarren jardunaldia. 17:00etan hasiko da.
Lehen jardunaldiko argazkiak hemen.
Lehen jardunaldiko argazkiak hemen.