Forma onean da txapelketa hasiera honetan Sebastian Arantzabal. Bizkaiko 29. hiru txirlo txapelketako lehen hiru jardunaldiak jokatu direnean birritan jantzi du irabazlearen txapela.
Bizkaiko hiru txirlo txapelketa ez da ofiziala. Hala, edonongo bolariek har dezakete parte bertan. Datorren urtian, bolari batzuk Bizkaian federatuta egongo gara, eta soilik bizkaitarrek izango dugu sailkapenean parte hartzeko aukera. Hala, Euskal Herriko txapelketa ofiziala izatea lortuko dugu bi lurraldeetako bolariak egongo baikara federatuta.