Zapatuan Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako azken jardunaldia, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2018ko mai. 23a, 18:03

San Miguel A taldeko Unai Loiola doa lehenengo sailkapen orokorrean. Debagoiendarrei dagokienean Bergarako Mikel Almorza bederatzigarren doa, eta Elgetako Sebas Arantzabal hemezortzigarren.

Badator txapelketako bederatzigarren eta azken jardunaldia. Zapatuan, Azkoitiko Floreaga bolatokian erabakiko da txapelketa eta estu daude gauzak. 36 txirlo joka lehenengo doa sailkapenean San Migel A taldeko Unai Loiola. Bigarren eta hirugarren dira hurrenez hurren Floreagako Gorka Etxaniz eta San MIgel A taldeko Xabier Loiola, bakoitzak 35 txirlo jota.

Zapatuan izango da txapelketako bederatzigarren eta azken jardunaldia, 17:00etan Azkoitiko Floreagan. Gogoratu, ekainaren 2an Lehendakari txapelketa eta Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako sari banaketa egingo direla Elgetako Bolari Egunean.

Debagoieneko ordezkariei dagokienean hauxe da egoera:

. Mikel Almorza / Bergara / bederatzigarren 26 txirlo jota
. Sebas Arantzabal / Elgeta A taldea / hemezortzigarren 20 txirlo jota
. Antonio Ibarluzea / Elgeta A taldea / 21. - 19 txirlo jota
. Gorka Bereziartua / Elgeta B taldea / 29. - 14 txirlo jota
. Lander Odiaga / Elgeta A taldea / 31. - 14 txirlo jota
. Oier Azumendi / Elgeta A taldea / 32. - 13 txirlo jota
. Jon Aransolo / Elgeta B taldea / 47. 7 - txirlo jota
. Sabin Arriaga / Elgeta B taldea / 48. - 7 txirlo jota

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak