Gipuzkoako hiru txirlo txapelketak seigarren jardunaldia zuen zapatuan eta Lasturko Luis Guenaga izan zen irabazlea bederatzi txirlo jota. Txirlo kopuru berdinarekin Asola Berriko Bittor Ugarteburu izan da bigarren eta Floreagako Gorka Etxaniz hirugarren. Zortzi txirlo jota laugarren eta bosgarren izan dira Elgetako taldeko Antonio Ibarluzea eta Sebastian Arantzabal.
Hurrengo jardunaldia Elgoibarko San Migel bolatokian izango da, zapatuan, 17:00etan.