Egitaraua prest ekainaren 2an Elgetan egingo den Bolari Egunerako

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2018ko mai. 1a, 12:29

Gipuzkoako 49. hiru txirlo txapelketa jokoan da eta amaiera emateko Elgetan egingo ditugu aurten Lehendakari Saria eta Bolari Eguna, ekainaren 2an. Bazkarirako izen-ematea zabalik da.

Bihotza Azpiri eta Arlindo Almeida omenduko ditugu aurtengo Bolari Egunean. 11:00etan Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako parrekuak egingo ditugu eta ondoren Lehendakari Saria jokatuko da. Gipuzkoako txapelketan lehen 64. postuetan gelditutako bolariek jokatuko dute.

Bazkarirako izen-ematea zabalik

Bolatoki tabernan egingo dugu bazkaria 14:30ean eta ondoren oroigarriak jasoko dituzte bi omenduek. Gipuzkoako sari banaketa ere egingo dugu. Ander Ariznabarreta Arritxa-k girotuko du bazkalostea bere musikarekin.

Bazkarirako izena emateko nork bere herriko arduradunarekin egon behar du. Izena emateko azken eguna maiatzaren 12a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak