Nikolas Igartua gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Hide Dohino 2026ko maiatzaren 12a

Gaur egun tontakeria asko zabaltzen den honetan, zeri buruz idatzi erabakitzearen ardura handia sentitzen dut.

Gero eta gehiago dira kezkatzen nauten gai sozialak. Hala ere, Niko, oraingoan, zuri eskerrak eman nahi dizkizut. Badakit berandu dela, baina beranduegi izan baino lehen.  

Niretzat, zure euskara zailenetakoa zen. Egunen batean ulertuko zintudalako esperantza nuen, eta horrela geratzen nintzen zuri entzuten, baina, azkenean, ez dut lortu. Bukatu gabe uzten zenituen esaldiak –zure hizkera berezia!–, eta haizeak berehala eramaten zituen.  

Euskara ikastera joan nintzen, baina gaztelaniazko esaera asko ikasi nituen zuregandik. Eta zure esaldi kutuna: "Lo mejor del planeta, el agua de Olabarrieta".  

Orain pena handia sentitzen dut, zure istorioa niri kontatu gabe joan zinelako. Baina gogoratzen dut zenbat poztu ohi zinen euskararen aldeko zutabe bat idatzi nuenean, Iruñera elkarrekin joan ginenean edo irratian euskaraz atera nintzenean. Holakoetan, gutxitan adierazten zenuen bezalako poza erakusten zenuen.  

Isilik... zer kontatzen zenidan? 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak