Gainera, niretzat zutabe txiki honek garrantzi berezia dauka, herriarekiko lotura eta euskaraz idazteko ohitura mantentzeko. Joan den irailean herriko jaiak aitzakia hartuta, jendea agurtzera agertu nintzen, herria eta lagunak ondo dauden ikustera. Baina betiko historia. Ni beti galdera berak erantzuten, eta nik "zer moduz?" galdetzean, askok "betiko martxan" esaten didate. Hainbeste alditan esaldi hori entzunda, atentzioa ematen zidan, eta, aldi berean, "eta besterik ez?, esan zerbait gehiago!", horrelako sentsazioarekin geratzen nintzen. Lehen ez zitzaidan asko gustatzen, egia esan. Txantxikuen herrian bi urtez bizi ondoren, Euskal Herriko beste herri askotara joaten naizenean, beti Oñatin dagoen euskal giroaren falta sentitzen dut.
Beraz, "betiko martxan" egotea ez da erraza, horregatik herriarentzat seinale ona da. Horrela sentitu nintzen herriko jaietan herria ikustean. Zaintzeko moduko lekua. Orain bai, gustatzen hasi zait "betiko martxan"! Hurrengora arte, Oñati!