Nondik dator aspergarritasun-sentimendua?

Erabiltzailearen aurpegia Hide Dohino

Alain Corbin historialari frantziarrak sentimenduek eta sentsibilitateak ere euren historia dutela aurkitu zuen, aspaldi.

Aspergarritasunak ere bai. Gizakion historian zehar zati handi batean bizimodua nomada zen. Etengabe leku batetik beste batera. Bertan zeudenak kontsumitu, eta, lekua hutsik geratzen zenean, martxa! Beti ingurune ezezagunetara egokitzeak eskatzen zien energia handia gastatuz ibili ohi ziren. Hori zen naturaren legea. 

Baina, gero, "sedentario/nekazaritza iraultza" deiturikoa etorri zen: hau da, hasi ziren leku finko batean geratzen, eta teorian erabili beharko litzatekeen energia erabili gabe bizi dira orain. "Ohitzea" da erosotasuna lortzea, burua askorik erabili gabe bizi ahal izatea. Hortik dator gure aspergarritasun-sentsazioa. Segur aski, gaur egun jende asko aspergarria delako sentimendu modernoarekiko borrokan dabil, ez dakielako nola gainditu sentipen amaiezin hori. Azken finean, geure burua engainatuz bizi behar dugu, baina holako sentimendua zergatik sortzen den ulertuta, lasaiago gera gaitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak