Gure gorputzaren ate sekretua

Erabiltzailearen aurpegia Hide Dohino 2024ko uzt. 13a, 00:00

Nola ikusten dute mundua itsuek?

Hori da duela gutxi irakurri dudan liburua. Txikitan intsektu eta animalia bihurtzeko zaletasuna zeukan ikertzaile batek idatzi zuen. 

Edozer gauzatan transformatzeko duen kapazitate handia dela eta, ikusmenik gabe funtzionatzen duen gorputz bihurtzen saiatu da oraingoan. Ikusmen barik, baina ez hanka bat falta duen lau hankako aulki orekagabea; hasieratik, hiru hankako aulki orekatua baizik. 

Horraino iristea ez da erraza, baina bihurtze horrekin, informazioa jasotzea, gure ikusmenarekiko gehiegizko menpekotasuna alde batera utzi eta gure gorputzaren potentziala ezagutu nahi du. 

Ikerketan zehar ikusi du itsu izatea ez dela bistaren falta, baizik eta buruan gorputzak gordetako ate sekretua zabaltzea. Beraz, ikusteko ez dira begiak izan behar beti. 

Belarriekin ikusi, begiekin entzun, sudurrarekin jan, ahoarekin usaindu... Hau da gorputzaren malgutasuna! 

Oraindik ez dakigu asko gure gorputzari buruz; akaso, desgaitasuna esaten duten horretan egon daiteke gakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak