Jatorriz Arrasateko ikastolan hasitako proiektu horrek kanpotik etorritako jendeari laguntza ematen ikastea eta euren egoera ezagutzea dauzka helburu.
Hasiera ematera joan nintzen, eta, azken egunean, ikasleen aurkezpena entzutera ere bai. Aupa zuek! Japoniako ikasleekin konparatuta, hemengoak aktiboak dira, beldurrik gabe hitz egiten dute. Klasearen dinamismoa izan dut atsegin. Japonian irakasle ibiltzen nintzenean, askotan esan behar nien ikasle isilei: "Tira! Animatu! Klaseak kontzertu bat bezalakoa izan behar du, ikasle-entzuleekin batera giroa sortzen delako".
Etxera heldu eta Dollar Street izena duen material batez gogoratu nintzen. Ikus bestela Interneten! Ahalmen ekonomikoaren arabera munduko etxe asko ordenatutako kale birtual bat da. Eta argazkien bidez egoera gaika ikus daiteke –etxeak, platerak, janaria, zapatak, dutxak, jolasak… eta zerrenda amaigabea–. Agian, horrelako proiektua egiteko material osagarria izan liteke.