Frantziskoren heriotza eta Leonen aukeraketa tartean, bazirudien herri katolikoa ginela. Manuel Azañak, era gordinean, dagoeneko katoliko izateari utzi geniola ozenki aldarrikatu zuen. Geroztik, gerra zibila pasa eta urte luzez nazional katolizismoaren diktaduraren pean bizitzea tokatu zitzaigun. Orduko Eliza iluna, konplitze eta zapaltzailea gertatu zen askorentzat. Euskal Herrian Elizaren presentzia eta eragina nabarmena da.
Eliz-etxeak hutsik ez daude, baina adin batetik gorako jendeak betetzen ditu tenpluak. Etorkizuna baldintzatuta daukagu eta kristau elkartetik beraien buruak at kontsideratzen dituztenak asko dira.
Egoera honen aurrean, fededun garenok umiltasun handiz eta fedearen alderdi onartuenak bizitzan azaldu behar ditugu.
Frantziskok esan zigun bezala, gizon-emakume harrapatzea ez, baizik bizitza koherente batekin horien alboan gertu munduan gertatzen diren arazoen artean egon behar dugu. Ea Leon XIV.ak laguntzen gaituen asmo hori gauzatzen.