Orain, Oñatiko festa berezia ospatu ondoren, hura gogoan hartu nahi dut. Tradizioak, kulturak, folkloreak eta erlijioak bat egiten duten festa hori, Corpus Christi festa, Txutxin-ek modu bikain batean uztartu zuen bere pertsonan.
Kristau fededuna, oñatiar peto-petoa, herria bihotzean zeramana, antzinako ohituren zalea bezain moldatzailea, eta dantzari trebea eta gogotsua.
Euskal dantzak gure herriko nortasunaren erritualak dira. Antropologo kulturalek erritoari sekulako garrantzia ematen diote. Herriek ohorea eta ospea guztiz neurtutako dantza hauengandik jasotzen dituzte.
Korpus eguneko dantzak, Txutxin-i eta bere jarraitzaileei esker, gure identitatearen parte izango dira, seinale izango dira guretako datozen urteetan ere.
Eskerrik asko, Txutxin eta konpainia.