Aralar aparte utzita, Bizkaian 30 ermita eta 14 parrokia aingeruari dedikatuak daude; Iurretakoa eta Xemeingoa ezagunenak. Gipuzkoan, 14 ermita eta 14 parrokia. Gertukoenak: Angiozar, Garagartza, Araotz eta Oñati, eragin bereziena duena.
Felixek, usadioen mimetismo errepikakorraren bitartez, gizarte baten baloreen azalpen eta transmisioarekin batera, gizartearen aldakuntzarako sortzen diren balio berrietara zabalik aurkitzen ditu irudi eta erritual hauek. Era horretan, lehengo unibertsoan kokatuta sentitzen gara, eta, era berean, garaian garaikoan. San Mikelen inguruan, erlijiotasunean izandako aldaketak (sekularizazioa eta fedearen pertsonalizazioa) irudipen eta sentimendu berrietara zabaldu daitezke, eta dagoeneko zabaldu dira. Ez duzue aurten ikusi txosnagunean San Mikelen irudi “koloretsua” jaietako buru?