Baina politika zerbait ederra da; are eta ederragoa, agintea Herrian oinarritzen denean. Gurean gizarte proiektu ezberdinak eta kontrajarriak ere lehiatzen dira gure boto bila. Baina, batzuetan, alderdi politikoak, ezker abertzalea, bereziki, modu totalitarioarekin identifikatu dute. Gogora ekarri behar duguna zera da: botoek zenbat balio duten, botoak zelan kontatzen ditugun eta ordezkariek zer baldintzatan karguak hartzen dituzten, definizioan denok bat gatozela. Eta hauteskundeak galdu dituztenek, negarrez bada ere, irabazleari lekua utzi diote. Hori mundu guztian gertatzen dela ezin dugu esan. Joko politikoa, makillajea kenduta, gurean polita da.
Animo izena zerrendetan eman dituzten guztiei! Ez da erraza denen aurrean aukera politikoetan nabarmentzea; are eta gutxiago, herrigintzan parte hartzea eta herritarrek hala erabakita denen zerbitzurako urteak ematea.