Pipiak janda

Erabiltzailearen aurpegia Horazio Argarate 2022ko aza. 11a, 00:00

Oñati osoak jakin badaki San Miguel parrokia itxita dagola –hil honen 19an berriro zabalduko da–, xilofagoek, bi familia ezberdinetakoek, sortutako izurriteari kontra egiteko behar diren lanak aurrera eraman ahal izateko.

Gaitz hau eta haren kontra egiten diren lanak ikusita, gure bizitza sozialari buruz zer pentsatzea ematen du. 

Bururatzen zaidan lehenengo ideia hau da: pipia gaitz larria da, egurra guztiz ondatzen duena, baina ia ikusezina gertatzen dena. Gure herriko bizitzan itxaropenik eza dela eta, ez al da horrelako zerbait gertatzen ariko? Kanpora aldera dena ondo, dena alaitasuna, kontsumo neurrigabea... eta bizipozik ez. 

Bigarren burutazioa: zomorro horiekin ezin duzu guztiz amaitu. Sekulako pozioak erabiliz eta pazientziarekin lan eginez, zerbait maneiatuko dituzu, sosegatu bai, baina akabatu ez. Irudi hau erabiliz: nahiz eta elkarbizitza sustatzeko inbertsio handiak egiten ditugun, gure artean, bestearena onartzeko, ezinaren gaitzarekin betirako bizitzera kondenatuak ote gaude?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak