Nora zoaz?

Erabiltzailearen aurpegia Horazio Argarate 2022ko eka. 4a, 00:00

Domeka edo jaiegunetan goizean goiz kotxea hartzea tokatzen bazaizu, ez da arraroa izango bai San Prudentzion, bai Mondragoen aldera edozein errotondatan, ertzainak alkoholaren kontrola egiten tokatzea.

Hasieran abiadura handia daramazula esaten ez badizu, beti galdera berberak egiten dituzte: "Nondik zatoz, nora zoaz?". Eta nire baitan zera pentsatzen dut: "Beraiei zer axola zaie ni nora noan". Luxenburgora noala esanez gero, seguru gaizki hartzen dutela. Helburua nire ahotsa edo jarduera ikustea bada, beste modu batzuk badaude.

Dena dela, azken domeka honetan harridura handiagoa gertatu zitzaidan. Gelditzeko agindua eman zidan ertzainak, uniforme berri-berriarekin, distiratsua, azala beltzarana, eta askotan gertatzen den bezala, betiko galdera egin zidan, baina oraingoan normala ez dena, euskaraz. Hori bai, euskalduna!

Horrela bai nora goazen badakigula.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak