Udazkeneko giroak nire baitan sartzeko naturak egiten digun gonbitea sentitzen dut: hotza, euriaz blai edo jarioa kristalaren beste aldetik txotxolotua denbora pasatzen begira egotea, argi orduen murrizketa, garaiko fruituak dastatzea, sua piztea, sofan eserita egotea belaunen artean antzinako manta daukazula, txikien jolasen burrundara etxe barruan entzutea, kanpoko trumoiekin batera babesaren eta arriskuaren harridura batera sentiaraztea, aterkia eskuetan eramatea, burua estaldu beharra… Gure ahuldadearen isla agertzen zait.
Kristauentzako Abendualdiak datoz, itxaropen eta agintzariz beteko garaia. Honela dio antzinatik sortua izan den eta aldi honetan abesten dugun kantak: Et nubes pluant iustum.