Ni nahiko harrituta nago zein nabarmen gelditu den –XXI. mendean– araudiak derrigorrez eta zigorrez ezartzen ez badira, eta gure ona ekarri nahi duten neurriak gomendio hutsak bihurtzen direnean, zein modu errazean albora uzten ditugun. Inozokeria nirea, zeren trafikoan eta beste gizarte zereginetan ere postura berbera lehen ere nabarmen zen, baina...
Immanuel Kant filosofoak zera zioen: gure baitan gizaki etikoak izateko, zigor guztien aurretik "agindu moral bat" daramagula denon ona nirea bezala hartzera behartzen naueni.
Ilustrazioak arrazoiaren bidetik giza jokabide zintzo eta osoa deskubritu zuen. Oraingo batzuen jarrerak ikusita, infernuaren zigorra goizegi jubilatu dugula dirudi.