Herri guztiarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Horazio Argarate 2020ko abe. 23a, 00:00

Demos Grezieratik hartutako mailegua daukagu. Sustraian, barrutia esan nahi du, barrutian bizi direnak aipatzen ditu, eta esanahian, herria bezala erabiltzen da, bai kokaguneak edo toponimia azaltzeko bai giza elkartea adierazteko. Horretatik, demokrazia-k herriaren ahalmena eta agintea esan nahiko du; eta abar.

Pandemia hitzak ere demos esangura darama, eta, pan –denok, guztiak– aurrekaria ipinita, herri guztientzat esan nahi du.

Pena handia da mundu mailan "herri guztiak" esaten dugunean gaitza, gaixotasuna, eta sufrimendua adierazten dugula. Eguberrietan, bihotzez osasuna, justizia eta bakea mundu guztiari opa diogunean, nabarmen gelditzen da desgraziak unibertsaltasun gehiago sortzen digula, onerako diren ideiak eta ekintzak baino. Jesusen jaiotza ospatzen dugun egun hauetan gogora ekartzen dizuet San Lukasek Belengo herrian zerutik hartutako mezua: "Ez izan beldurrik; begira, poz handi baten berri ona dakarkizuet, herri guztiarentzat izango dena: salbatzaile bat jaio zaizue gaur Dabiden herrian: Mesias Jauna". Eguberri zoriontsuak den-denoi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak