'ArantzanSOS'

Erabiltzailearen aurpegia Horazio Argarate 2020ko ira. 12a, 00:00

500 urte eta gehiago badira Arantzazuko amildegi eta harkaitzetik Berri Ona etorri zela. Ordura arte etsai zirenak, Garibaik esan zuen modura, harriak elkarrekin zulatzen bidea egin zuten, Amarengana herri osoa igo zedin.

Aste honetan bete dira 70 urte Arantzazu berria eraikitzen hasi zenetik. Eraikin hura Eliza barnean zegoen –eta dagoen– tira-bira baten adierazpen nabarmena izan zen. Frantziskotarrek egindako apustua eta arte modernoaren izengoitiak fedeari egindako erronka denen bistan daude.

Elorriarenpean bizi direnak, etorkizuna galdu gabe, aurrera egiteko pausoak ematen hasiak dira. Ez Elizatik, ez herritarren aldetik, ez dut uste frantziskotarrek merezi duten esker ona jaso dutenik. Errodrigotxok egindako galderari buelta emanez, zuk, Arantzazun, zer? Erantzun jatorrak emanez gero, ez al genuke fraide horiek egindakoari gure atxikimendua adieraziko? Arantzazurako joera eutsi eta indartu, "Arantzazuko lagun" egin eta Arantzazuko ekintza ezberdinetan parte hartzea dira, besteen artean, gure egitekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak