Askotan, ez da izango guk nahi, desiratu eta antolatuko genukeen bezalakoa, alderantziz, burua makurtu beharko dugu eta pertsona, familia eta herri bezala osatzen gaituzten balioetara berriro bueltatu eta haiek bertan behera inoiz utzi gabe, modu berrian antolatuko gara. Horrelakoetan, gizakion aldatzeko ahalmena miresgarria da. Jesusen Pazkoa hor dago: gurutziltzatua, maitasunaren eraginez, bizidunen lehen Seme bihurtu da.
Bai, momentua da bihotzak goraino altxatzeko