Fan hemendik

Erabiltzailearen aurpegia Horazio Argarate 2019ko uzt. 21a, 00:00

Oñatira joan-etortzerakoan, bide bazterrean egindako pintaketek atentzioa ematen zidaten.

Hemendik hitza ezaguna dugu. Baina fan hori zer esan nahi ote zuen denbora luzean jakin-minean utzi zidan. Gerora, fan hori Oñatitik, bertako hizkuntzan, soberan daudenak alde egiteko gonbidapena zela jakin nuen. Munillak ez du Oñatiko euskara ezagutzen, baina gonbidapen berbera luzatu dit kasu honetan Arrasatetik Oñatira alde egiteko. Jakina da apaizok menpekoak garela. Hitza eman diogu –nire kasuan, orain dela urtebete hil zitzaigun on Jose Maria Setieni– berari eta bere ordezkoei obedituko diegula. Eta agindua datorrenean, gustatu asko, gutxi edo ezer ez, emandako hitza betetzea tokatzen da.

Berria herrian jakin denetik, Arrasateko jendeak gutxitan azaltzen diren moduan ikusi ahal izan ditut: hunkitu eta eskertuak. Egunerokoan, sentipen horiek efikaziaren estalduran tapatuta bazeuden, oraingoan guztiz agerian gelditu dira eta ezin dut ukatu era guztietako arrasatearren esker onak txundituta utzi nauela. Bejondeizuela!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak