Donostialdean gertatu, baina oihartzuna herri guztietara ailegatu da: ezker abertzaleak ez duela konfesatokitik pasa nahi, ez ETAk, ez herri mugimenduak, ez EPPK-k, ezta alderdi independentziazale eta sozialistaren aldekoek ere, nahiz eta mila urteko penitentzia jasota eta ordainduta daukaten.
Hala ere, ez dutela damua azaldu nahi. Oi beato guztien eskandalua! Baina balio ote du damu izateak zure barrutik ateratzen ez bada? Damuak, itxurazkoa soilik bada, ez du balio. Betiko doktrina da. Eta zure baitan, bizitza helburu handi baten alde eman duzula sinisturik bazaude, nondik sortuko zaizu egindako bekatuaren mina aitortzea? Eta berriro egingo ez duzula aitortzea beste guztien aurrean?
Nik barkamenenean sinisten dut!