Hango publikoaren hizkuntza ulertu ezina isiltasun bihurtu nahian egin zuen, baina berak ahoa itxi zuenean, taldeak, mutu egon beharrean, buruzagiari sekulako txalo zaparrada bota zion. Damboreneak, haserretu, eta txaloak bertan behera uzteko garrasia egin zien –gazteleraz, noski–, ez baitzuen nahi euskara goratu zezaten. Ariketa praktiko batekin adierazi nahi izan zien Aitorren hizkuntza soberan zegoela, baina bertakoek, nahiz eta euskaraz tutik jakin ez, hemengo hizkuntzari errespetu eta zaletasun bat zor ziotela pentsatu zuten, eta euren euskaltasun txikia eskuak astinduz nabarmendu zuten.
Kamaradek txortan ez, popatik eman zioten. Horra hor belarriprest izateko lehenengo pausoa