ETAk borroka armatuari eta bere jarraipen historikoari agur esan die, eta orain, bere ibilbidearen balorazioa eta gerorako bere aztarna zein izango den eztabaidan gabiltza. Zaila da, Arrasate bezalako herrietan, non eta ETAk militante eta zale ugari dituela, biktima mordoa gertatu direla, familia asko gogorkeriaren zurrunbiloan oraindik harrapatuta bizi direla; Madrildik kontatzen diguten egiaren alde bateko bertsioa irenstea. Gurean, pentsatu beharko dugu militar izatea, bera izateko zilegitasunez gain, etsaiari min egiteko baino zerbait gehiagoan datzala: irabazteko gaitasunean. Bestela, iraultza, modu erraz bezain labainkorrean, terrorismo bihurtzen da, taktikak eta ekintzak helburu bihurtuz.
Aurrera egin behar dugu: gaizki egindakoak onartuz, gertatutakoa egiaz aitortuz, barkamenaren dinamika sortuz eta gehiengoaren konbentzimenduz herrigintza sortuz. ETAk armak ukatu ditu… eta kitto. Aldiz, borrokak segitu egiten du!