Aurten, eguna bazetorren, lanean hasita zegoen, eta, zibilek deitzen ez zutelako, berak telefono hartu eta komandantziara deitu zuen; hara, bere haserrea, bertatik esan ziotenean aurtengo festa kenduta zegoela "la tropa está en Cataluña" telefonoz beste aldetik esan ziotenean.
Ez, ez nabil esaten Arrasaten txapel okerren beharrik dagoela, ez. Behar duguna zera da: hileta zibilak. Gaia ondo ezagutzen dut. Orain arteko hiletak edo elizkizunak militarrak edo batere ezekoak izaten dira. Eta badator garaia, ailegatzen ari da, non eta hileta zibilak beharrezkoak izango diren: ondo landuak, goxoak, bakoitzaren kontzientziaren errespetuan, erosoak...
Bizilagun batzuek (civis) gaia mahai gainean ipini nahi dute. Merezi du.