Espainia

Erabiltzailearen aurpegia Horazio Argarate 2017ko mar. 24a, 14:00

Jakina da Arrasaten, Herriko Plazan, urtean behin, mirari bat gertatzen dela.

Baina urriaren hasieran denok kajoira begira baldin bagaude, benetako mirakulua egunero gertatzen da plazaren beste aldean; udaletxearen balkoian, alegia. Inguru gertuko eta eremu zabalago batean, Herriko Etxeak begiratu badituzue, hantxe, piper potea, inongo lotsarik gabe, zintzilik ikusiko duzue. Ez dakit zuei, baina niri, holako paisaiak etsipen handia ematen dit.

Gurean, aldiz, plazatik harro-harro nabil, umetan Axterix eta Obelixen komikiak irakurtzen nituen bezala; badirudi hemen ere dena galdurik ez dagoela. Nigan dagoen hispanitatearen zatia ukatu gabe, txiletarrak, mexikarrak eta kubatarrak hispanoak diren modura, aske eta jabe, nire burua ere aldarrikatu nahiko nuke. Nortasun agiriak espainola naizela dio, baina bihotzak beste zerbait esaten dit. Asuntu honetan ere, azaltzen dena eta izaera ez datoz bat. Garizuma aldian sartuta gaudela, ez dator gaizki gogoratzea gauza sakratuetatik barre egitea bekatu handia dela eta garbi gelditu da gogor ordaintzen dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak