Kanpokoa Korea bezain urruti sentitzen dutelako. Urrutikoa ezagutzea ez da erraza eta besteek esaten digutena sinestera behartuta gaude.
Bost urte igaro dira GOIENA paperean nire lehen idazkia argitaratu zenetik. Orduan, gaur egun bezala, Ipar Koreatik gerra susmoak zetozen eta nik guztiz sinistu nuen orduan Hirugarren Mundu Gerraren atarian geundela.
Idatzi hartan ere, Benedikto aita santu ohia kritikatzen nuen, egoera larri hartan kondoiaren kontrako matrakarekin jarraitzea besterik ez ote zuen egingo. Azken iritzi honek gure bailarako sinestun multzo bati mina eragin zion eta hori bera jakinarazi zidaten.
Denboraldi honetan, estatu bihurrien zerrendan kokatuta dagoen Asiako nazio hark zalaparta asko atera ditu. Aldiz, Ratzingerrek bere "erretiratzeko eskaerarekin" historia egin du. Igarle dohainik ez ikusten denez, eta bitartean esandakoak esanda, korearrak horiak diren neurri berean gorri jartzen naiz ni, orduko nire inozokeria gogoan hartu izan dudan bakoitzean.
Honako hau da ondorioa: informatzea beharrezkoa bazaigu ere, informazioaren kritika egiteak ere, gaitz erdi. Nork bere galtzak betetzen nahikoa lan.