Sanjuanak

Erabiltzailearen aurpegia Horazio Argarate 2015ko eka. 23a, 09:20

Dagoeneko, Arrasate aldean, San Juan jaiak ospatzen hasita gaude.

Datorren astean, festa giroak bete-betean harrapatuko gaitu. Zorionak eta bejondeizuela arrasatear guztioi! Arrasatera etorri berria, aitortu behar dut zirrara berezia sentitu nuela errementari-dantza eta alkatearen agurra suaren aurrean lehen aldiz ikusi nuenean. Benetan, ikuskizun hunkigarria.

Aurten ere antzinako ohitura berritzeko aukera izango dugu, kulturak, herri senak eta partaidetzak eremu propioa hartzen dute jaiegunetan. Batzuk bestetik urrutiratzen eta horrenbeste gauza zatitzen. 

Pertsonak, egoerak eta erakundeak albo batera lagata, elkartzen eta herritar bihurtzen gaituenak agerian ipintzen ditugu egun pozgarri hauetan eta modu onean, herrigintzari aupada eder bat emanez.

Aurten ere, San Juan bezperan, eguzkiak bere lana egiten badu, elizako atearen tinpanoa udako argi izpi luzeek hartuko dute. Horra hor herri honen alde egin zuten eta egiten duten hainbeste gizon-emakumeren distira: horien jakintzak, indarrak, esku-zabaltasunak eta herri maitasunak garena izatera eraman gaituzte. 

Ez daukagu ezertaz damutu beharrik. Egun hauetan areagotuko zaidan pena bakarra daukat: denok ez gaudela herrian, eta bada garaia jaiak bakean eta justiziarekin ospatu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak