Garizuma

Erabiltzailearen aurpegia Horazio Argarate 2015ko mar. 16a, 11:11

Azkenaldi honetan, Estatu Islamiarrak sortutako Kalifatoa erlijioek aurkeztu dezaketen aurpegirik itsusi eta gorrotagarriena azaltzen ari da.

Bortxaketak, bahiketak, gerratea, suntsiketak, eta abar. Hitz batean esanda: fanatismoa. Beste behin, askatasun erlijiosoaren eskubideak bere baitan daraman gatazka agerian jartzen du: erlijioaren gaian eremu publikoaren eta pribatuaren arteko mugak ezartzeak etengabeko sesioa dakarrela gizartean, nahiz eta sesio hori bera gizartearen osaketan onuragarria izan.

Buruketa hau irakurtzen duzuen askok, aspaldiko gauza badirudi ere, ondo dakizue  horrenbeste urte ez direla pasatu lehenengo garizuma eta Aste Santua ezagutu zenutenetik. 

Gizartearen bizitza osoa kristau sinesmenaz kutsatuta baldin bazegoen, aipatutako urteko sasoi horretan dena erlijioaren arauaren barruan kokatzen zen. Erlijioa eremu publikoaren jabe bihurtzen zen.

Gaur egun, fededun garenok garizuma aldiari garrantzia ematen jarraitzen dugu, eta kulturaren jariotik kontra egin behar badugu ere, Jesusen ebanjelioa nahiz etxe barruan nahiz kalean, koherentziaz bizitzen saiatzen gara. 

Kristau bakoitzak duen jokaerak aldatuko du fedea gizartera. Denon askatasuna lorpen handia da. Begi bistan da garizuma ramadana ez dela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak