Europa

Erabiltzailearen aurpegia Horazio Argarate 2014ko mai. 13a, 00:00

Dagoeneko ia inor konturatu gabe, maiatzaren 25ean, Europako legebiltzarrerako hauteskundeak ditugu.

Beti marmarra berdinean gabiltza: ezertarako ez dutela balio, zaharkitutako eta partiduen barnean oztopo bihurtzen diren politikako gizon emakumeentzako kabi gozoa ordaintzeko aukera besterik ez dela, urrutiegi gelditzen zaigula, gu bezalako herri txikien kontra antolatuta daudela... 

Ni nago, Europako Batasunaren indarra guregan geroago eta handiagoa dela. Bi adibide esanguratsu jarriko ditut: Parot doktrina desegiten duen agindua Europako tribunaletik etorri da. Honen ondorio zoriontsuak gure herrietan ezagutu ditugu. Bigarrena, alokairuzko etxeetan bizi diren maizterrak botatzeko Espainian indarrean zegoen legea ere, bertan behera utzi dute. 

Gai potoloak dira bi horiek eta adibide gehiago badaude. Europako agintea jogurten iraungitze epealdiaz  baino haratago doa. 

Jakina da, oraindik orain, historia neurtzen duen lur eremu honek jarrera giza gabeak non-nahi aurkeztu dituela, baina mundu mailan gizatasunean eman diren aurrerapausoak ere, bere sorrera hemen izan dutela ere ukatzerik ez dago. 

Europako Batasunean parte hartzeak kontinente mailan izan diren giza eskubideen defendatzaile sutsuenekin bat egiteko aukera ematen digu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak