Beltza

Erabiltzailearen aurpegia Horazio Argarate 2014ko urt. 14a, 15:00

Gaur, urtarrilak 13, etorkin eta errefuxiatuen nazioarteko eguna ospatuko dugu.

Egungo migrazio fluxuak adin guztietako pertsonen (eta herrien) joan-etorri handienak dira. Miseria edo jazarpen egoeretatik ihes egiteko, aukera berrien bila edo bizitza salbatzeko hasten dute milioika pertsonak migrazio bidaia; eta beraien ametsak bete zain daudela konfiantza eza, itxikeria eta bazterkeria aurkitzen dituzte askotan.

Astebete pasa da, gure herrietan, Baltasar izeneko arraza beltzeko gizon bat kalez kale ibili zenetik. Baltasarrek bi adiskide ondoan zeramatzan. Hirukote famatu honek unibertsaltasuna adierazi nahi du: herri, arraza, hizkuntza, erlijio eta kulturek elkarren etsai izateko daukaten potentziaz gain, elkarren adiskide eta elkarri aberasteko dauzkaten indarren agerpena izan nahi du. 

Gaurkoan, beltz kolorean margotuta omen dago gure etorkizuna. Euskal Herriko bakegintzan eta ekonomia arloan, gorriak ikusiko omen ditugu. Baina azala pintatu beharrik ez dauzkaten milioika pertsonak beraien odol gorria erakusten digute zorroztutako burdinazko hesi baten kontra beraien azal beltza urratzen dutenean. 

Gaur ere, norberekeria kaltegarria gainditzeko, garai bateko gogoeta errepikatu beharko genuke: "Gizon-emakume oro nire anai-arreba da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak