"Atez ate"

Erabiltzailearen aurpegia Horazio Argarate 2013ko urr. 8a, 02:00

Datorren egubakoitzean, urriak 4, lau urte beteko dira Arrasatera abade lana egitera etorri nintzela.

Arrasatera etorri aurretik, lan berbera Usurbilen betetzen nuen. Eta herri horretan, zaborra biltzeko atez ateko sistemaren jaiotza ezagutu eta, herriko gehiengoaren nahiari men eginez, parte hartzea tokatu zitzaidan. 

Lau urte geroago, Debabarrenera iritsi da sistema eta bigarrenez, lehen entzundako kontuak entzun beharra tokatzen zait. Zaborra biltzeko modu hau, guztiak bezala, kritikagarria da, noski. Baina aldi luzea herri batzuetan sistema martxan dagoela, hasierako mamuak berpizteak ez digu inongo mesederik egiten. Mamuak beldurgarriak dira itxuraz, izara altxatu arte. Izara azpian ezer ez dagoela konturatzen zarenean, aldiz, zure beldurti izaeraz barre egitea besterik ez zaizu gelditzen. 

Sistema hau ez da ez zikina, ezta aurrera eraman ezinezkoa ere. Oinarrizko ohiturak aldatzea zaila egiten zaigu, baina beharrezkoa  bihurtu da, zure etxe aurrean errauskailua ikusi nahi ez baduzu. Eta ohiturak ez dira  betirako. Orain dela gutxi arte, gure artean hildakoak lurperatzen genituen eta zaborrak erretzen. Dagoeneko hildakoak erretzen ohitu gara. 

Zergatik ez ohitu, ordea, zaborra lurra bihurtzen?  Kajoiko Maritxuk gure istiluak baketzen lagundu gaitzala!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak